Metro Bilbao
From Wikipedia, the free encyclopedia
Metro Bilbao S.A. Bilboko metroa kudeatzeko Bizkaiko Garraio Partzuergoak eratutako sozietate anonimoa da. Bilboko metroa kudeatu eta ustiatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak bere gain hartzen ditu. 1993ko otsailaren 18an eratu zen, eta 1992ko azaroaren 12an BGPak egindako bilkuran onartu ziren Estatutuek arautzen dute.
Datu azkarrak Mota, Sektorea ...
Metro Bilbao S.A. | |
---|---|
Mota | Enpresa publikoa |
Sektorea | Metro (garraiobidea) |
Sorrera | 1993ko otsailaren 18a |
Sortzailea | Euskal Trenbide Sarea eta Bizkaiko Garraio Partzuergoa |
Egoitza | Nafarroa Kalea, 2; 48001 Bilbo |
Presidentea | Jose Luis Bilbao Eguren |
Merkatuak | Bilboaldea eta Uribe Kosta |
Webgunea | http://www.metrobilbao.eus |
Itxi
- Artikulu hau Metro Bilbao S.A. enpresari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilboko metroa».
Gaur egun, Metro Bilbao S.A. k Bilboko metroaren 1. eta 2. lineak ustiatzen ditu. Bestalde, Euskotrenek Metro sareko 3. linea ustiatzen du. Proiektuan dauden lineei dagokienez, 4. linea Euskotrenek eta 5. linea Metro Bilbao S.A.k ustiatuko omen dituzte.