Mikalako gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikalako gudua (antzinako grezieraz: Μάχη τῆς Μυκάλης, Machē tēs Mykalēs) persiarren Greziako inbasioarekin amaitu zuen bi gudu garrantzitsuenetako bat izan zen Mediar Gerretan zehar. Gudua K. a. 479ko abuztuaren 27an gertatu zen, Mikala mendiaren magalean, Samos uhartearen kontrako aldean zeuden Joniako lurretan. Gudua, Joniako persiar armadaren gehiengoaren suntsipenarekin amaitu zen, baita bere mediterraniar ontziteriarena ere.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Mikalako gudua | |||
---|---|---|---|
Mediar Gerrak | |||
Mikala mendia | |||
Data | K. a. 479ko abuztuaren 27a | ||
Lekua | Mikala, Jonia | ||
Koordenatuak | 37°41′27″N 27°09′27″E | ||
Emaitza | Greziarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Itxi
Egun horretan bertan gertatu zen, baita ere, Plateako gudua, greziar lurraldearen erdialdean. Horrekin, persiarrek, Greziatik zein Joniatik alde egin behar izan zuten, lurralde horren domeinua galduz. Gudua, Herodotoren idazkiengatik ezagutzen da.