Mohs eskala
Elementu ez-metalikoak eta mineralak sailkatzeko eskala enpirikoa, gogortasunaren arabera txikitik handira sailkatuta dauden mineral-sail batekin erkatuz egiten dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mohs eskala gogortasunaren arabera sailkatutako hainbat mineralen zerrenda da, beste mineralen gogortasuna neurtzeko erabilia. Eskalaren oinarrizko ideia da goiko mailako materialak beheko mailakoa urra dezakeela. Friedrich Mohs mineralogoak sortu zuen 1812an, eta gogortasuna neurtzeko existitzen den neurrietako bat da. Haatik, metodoa bera zaharragoa da, Plinio Zaharrak K.a. 77. urtean idatzitako Naturalis Historia liburuan aipatu baitzuen.