Nadia Comăneci
gimnasta artistikoa errumaniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Nadia Elena Comăneci (ˈnadi.a koməˈnet͡ʃʲ ahoskatua; Onesti, Errumania, 1961eko azaroaren 12a -) errumaniar gimnasta ohia da. 1976ko Joko Olinpikoetan, 14urte zituela, gimnasia artistikoko barretako proba batean 10eko puntuazioa (akatsgabea) lortu zuen lehen kirolaria bihurtu zen. Markagailuak arazoak izan zituen 10.00eko puntuaziorako behar ziren lau digituak erakusteko, ordurarte hori posible zenik uste ez baitzen. Comăneciren estiloa berritzailea bezain bikaina izan zen teknikoki. Bere ariketen zailtasun maila, teknikak eta exekuzio perfektua gimnastika artistikoaren historian mugarri izan ziren. Bere ibilbidean 24 domina lortu zituen (horietatik 16 urrezkoak), Olinpiar Jokoetan, Munduko Txapelketetan eta Europako Txapelketetan. Ia 22 urterekin erretiratu zen. Une horretatik aurrera, errekonozimendu ugari jaso ditu. Bi aldiz Ordena Olinpikoa, XX. mendeko 100 emakume eraginkorrenetako bat izendatu zuten eta, 1993tik aurrera Gimnastikaren Ospe Aretoko kide da. [1][2][3][4]