Niðhöggr
From Wikipedia, the free encyclopedia
Niðhöggr, eskandinaviar mitologian, Niflheimen bizi den herensuge bat da, non Yggdrasil munduko zuhaitzaren erroetako bat hazten den, Ragnaröka iritsi eta guztia suntsitua izan arte etengabe karraskatzen duena. Birsortzearen ondoren, Nidhoggek, Niflheimen geratu diren giza arimak torturatuko ditu.
Herensugea, zuhaitzaren erroetan bizi den artean, Ratatösk urtxintxa zuhaitzean gora eta behera ari da, Vidofni arranoa eta Veðrfölnir belatzaren arteko irainak eramaten, biak zuhaitzaren tontorrean aurkitzen direnak, Nidhoggengana, bien artean gerra piztea eragin nahian.