Ninja Dortoka Gazteak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ninja Dortoka Gazteak (ingelesez: Teenage Mutant Ninja Turtles) fikziozko lau dortoka antropomorfo nerabe dira, Berpizkundeko lau artisten izenarekin: Leonardo, Donatello, Michelangelo eta Raphael. Euren senseia arratoi antropomorfiko bat da, eta ninjutsua erakutsi zien. New Yorkeko estoldatan bizi dira eta hainbat kriminalen aurka borrokatzen dute, batez ere mutatutako pertsonen aurka, eta gizarteak ezagutzen ez dituen inbaditzaile estralurtarren aurka. Kevin Eastman eta Peter Lairdek sortu zituzten.
Datu azkarrak Ninja Dortoka Gazteak, Jatorria ...
Ninja Dortoka Gazteak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Kevin Eastman eta Peter Laird (en) |
Ezaugarriak | |
ninjaturtles.com |
Itxi
Hasiera batean Mirage Studiosek komiki gisa argitartuta, ondoren marrazki bizidun, film, bideo-joko, jostailu eta bestelakoetan agertu dira. 1980ko eta 1990eko hamarkadatan mundu osoan zehar oso famatu izan ziren.