Nukleotido
fosfato talde batez, pentosa batez (erribosa edo desoxirribosa) eta base nitrogenodun batez (purikoa edo pirimidikoa) osatutako molekula organikoa; azido nukleikoen osagaia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Nukleotidoa molekula organikoa da, pentosaz, base nitrogenatuz eta azido fosforikoz osatua.
Nukleotidoak azido nukleikoen (DNA eta RNA) oinarrizko osagaiak dira. Nukleotidoen polimerizazioak, hain zuzen, azido nukleikoak eratzen ditu.
Horretaz gain, zenbait nukleotidok funtsezko zeregina betetzen dute, molekula libre moduan, prozesu metaboliko askotan (AMP, ATP...)