Oka (fisiologia)
Urdailean dagoena ahotik indarrez berriro egotzi, nahita edo nahi gabe / From Wikipedia, the free encyclopedia
Oka, okada, goitika, goitikin, gonbito edo goitigale urdailean dagoena ahotik indarrez berriro egoztea da. Oka burmuinetako gune berezi batek kontrolatzen du; gune horri eragiten dioten drogen bidez edo urdaileko, hesteetako eta barne-belarriko kirioen kitzikaduren bidez oka eragiten du. Diafragma eta abdomeneko giharrak uzkurtzen dira eta urdaileko sarrerako giharra lasaitzen.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Oka (fisiologia) | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | zantzu klinikoa, digestive sign (en) expulsion (en) |
Arrazoia(k) | Kimioterapia, gastroparesis (en) , Migraina, Errotabirus, apendizitis Ultzera peptiko |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | prochlorperazine (en) , klorpromazina, haloperidol, metoclopramide (en) , prometazina, trimethobenzamide (en) , triflupromazine (en) , dexametasona, dolasetron (en) , diphenidol (en) , promazine (en) , Tetrahidrocannabinol, nabilone (en) , cyclizine (en) , thiethylperazine (en) , perphenazine (en) , dimenhidrinato, buclizine (en) , Hidroxizina, chlorcyclizine (en) , benzquinamide (en) eta Lorazepam |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | R11 |
GNS-9 | 787 |
MeSH | D014839 |
Itxi
- Artikulu hau gorputz-isurkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oka (argipena)».
Oka egitean baino aurreneko egoerak goragale du izena, batzuetan okarik gabe ere agertzen dena. Goragalea eta okada ekiditeko sendagai antiemetikoak erabiltzen dituzte.