Ormaiztegiko bidezubia
eraikitako euskal ondare nabaria Ormaiztegin / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ormaiztegiko bidezubia Ormaiztegi zeharkatzen duen tren bidezubia da. 1863an Alexander Lavalley ingeniari frantziarrak Batignolles lantegietan eraiki zuen, Parisen. Lan hori Paris-Madril burdinbidearen azken zatiaren bukaerako lana izan zen.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Ormaiztegiko bidezubia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Burdinazko tren bidezubia eta harrizko jatorrizko zutabe bat, atzean hormigoizko zurkaitza. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Koordenatuak | 43°02′37″N 2°15′36″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Egitura ingeniaritza | Alexandre Lavalley (en) |
Materiala(k) | altzairua |
Ondarea | |
EJren ondarea | 18 |
Itxi
Jada erabiltzen ez den eraikitze-sistema batez egin zuten, eta erabat didaktikoa gertatzen da. Altzairu laminatuz egindakoa da, ordezkatze eta desagertze prozesua sufritzen ari den eraikuntza mota. Burdinbideak garatu ziren garai baten adierazgarri da, bai duen antzinatasunagatik, bai dituen neurri monumental eta garaierarengatik. 2003ko urtarrilaren 23an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.