Oxirrinko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oxirrinko, Per-Medyeden greziartutako izena da, Goi Egiptoko XIX. nomoko antzinako hiri bat, egugno El-Bahnasa (Minia probintzia), Kairotik 160 kilometro inguru hegomendebaldera dagoena, Bahr-Yusef edo Joseren Kanalaren ezkerraldeko ertzean.
- Izen egiptoarra: Per-Medyed. Izen greziarra: Oxirrinko (Ὀξύρυγχος). Izen arabiarra: El-Bahnasa
Inguru honetan, aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat dago, hasieran Vivant Denonek identifikatua, Napoleonekin batera, Egiptora, jeneralaren espedizio militar eta zientifikoan joan zen adituetako bat (1799-1802)