Pitxitxi saria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pitxitxi saria (gaztelaniaz: Trofeo Pichichi) futbol arloko sari bat da, Espainiako Marca kirol-egunkariak urtero Espainiako futbol ligako lehen mailako goleatzaile nagusiari ematen diona. Izena Athletic taldean aritu zen Rafael Moreno Aranzadi Pitxitxi jokalari famatuaren omenez jarri zioten.
Telmo Zarrak 1951ean ezarritako 38 goletako markak gaindiezina zirudien baina 2011 urtean Cristiano Ronaldok 40 gol lortu zituen eta Lionel Messik 2012 urtean 50 sartu zituen.
Antzeko beste sari bat ere badago, gol gutxien jasotzen duen atezaina saritzen duena, Zamora saria deritzona.