Pirinioetako panteoia
Pirinioetan gurtza jaso duten jainko eta jainkosen multzoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pirinioetan konkista erromatarraren aurretik eta garai erromatarrean gurtza jaso zuten jainko eta jainkosen multzoa da panteoi pirenaikoa. Panteoi emankor eta anitz horren jainko-jainkosa bakoitza, oso eremu mugatuetan gurtzen zutela ematen du, tokian bertan, salbuespenak salbuespen. Panteoi horretako batzuk jainko-jainkosa erromatarrekin parekatu ziren (interpretatio romana).
Jainko-jainkosa horien izenen hizkuntza Akitaniera da gehienetan; euskararen modu zaharra edo aurrekaria, alegia. Izenak, dena den, aldare horietan dauden latinezko idazkunetan gorde dira, Comminges eskualdean, batez ere.