Piriniotar uhandrea
Salamandridoen familiako anfibio urodelo europarra. Pirinioetan eta inguruko ur-masetan besterik ez da bizi / From Wikipedia, the free encyclopedia
Piriniotar uhandrea[1] —izen zientifikoa: Calotriton asper (lehen Euproctus asper)— salamandridae familiako anfibio urodeloa da.[2] Pirinioetako endemismoa, bertako iboi, laku eta erreketan bizi dena. Euskal Herrian ere aurki daiteke.[3]
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Piriniotar uhandrea | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Amphibia |
Ordena | Caudata |
Familia | Salamandridae |
Generoa | Calotriton |
Espeziea | Calotriton asper Duges, 1852
|
Banaketa mapa | |
Itxi
Oso espezie interesgarria da, izan ere, bere anatomia, fisiologia eta moldapenak direla eta glaziaziotan Europa osoan bizi ziren uhandreen eredutzat hartu daiteke. Glaziazioak amaitzean, klimaren epelketaren aurrean, goi-mendietan babesa aurkitu zuten hainbat espezietako bat da.[4]