Poney
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ponia, Poney, xaldi edo, batzuetan, pottoka zaldi txiki bat da (Equus ferus caballus), soin gurutzera gehienez 150 zentimetro garai izatera heltzen dena. Garaiera hartatik behera dagoen edozein zaldi poneytzat jotzen da, nahiz eta egiazko poney endek berezko fenotipoa duten. Zaldien artean poneyek berezko izaera eta gorpuzkera dute.
Munduan poney enda eta mota ugari dago. Hainbat enda zahar eta jatorrizkoak, baina beste asko sortu berriak, bereziki zaldiketarako.
Zaldi neurriko zaldiak, berriz, beste sailkapen taldean sartzen dira.
Antzinakoagoak diren poney endek, garbienak izateaz gain, zaldi arkaikoen ezaugarriak atxiki dituzte. Esate baterako, bizkarrean zehar duten marra, baita hanketan agertzen diren marrak ere, edota hanka ilunak. Mutur zurixkak, zurda mardulak eta erdi zutunik zein izaera handia. Handiagoak diren zaldiak baino nortasun handiagoa edukitzen dute sarritan.