Potosí
Boliviako hiria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Potosí Bolivia hegoaldeko hiria da, eta izen bereko departamenduaren hiriburua. Andeetan dago, 4090 metroko garaieran; munduko hiri garaienetako bat da. Garrantzi handia izan zuen meatzaritzan, Espainiaren mende egon zen garaian bereziki (XVI.-XVII. mendeak). 189.652 biztanle zituen 2012an. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1987an.
Potosí hiria1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Potosí hiriaren aireko ikuspegia. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv, vi |
Erreferentzia | 420 |
Kokalekua | Bolivia |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Izen ematea | 1987 (XI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |