Puck (hockeya)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Puck-a, disko izenarekin ere ezaguna, zenbait kiroletako funtsezko elementua da, eta izotz hockeya da ezagunena. Stick izeneko makil luzeez kolpatuz erabiltzen da, kontrako atean sartzeko. Diskoa kautxu bulkanizatuz egina dago eta 2,54 cm-ko (hazbete bat) lodiera du, eta 7,62 cm-ko diametroa (hiru hazbete). Pisua 156 eta 170 gramo bitartekoa da (5,5 eta 6 ontza bitartekoa). Izotz-hockeyaz gain, beste kirol batzuetan ere erabiltzen dira puck-en aldaerak. Horixe da urpeko hockeyaren kasua. Ohiko hockey-arekin duen alde nagusia da kilo eta erdiko berunezko nukleo bat duela, ur azpian errazago mugitzeko, eta tefloiz edo beste material plastikoz estalita dagoela. Antzeko objektuak ere erabiltzen dira teila-puskaren jokoan edo mahai-hockeyan.