Rathlin uhartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rathlin uhartea (ingelesez Rathlin Island, irlanderaz Reachlainn) Irlandako ipar-ekialdean kokatzen den uharte bat da. Hain zuzen ere, Ipar Irlandako Antrim konderriaren iparraldeko kostaldetik 10 kilometrotara eta Eskoziako Mull of Kintyre lurmuturretik 25 kilometrotara kokatzen da. Iparraldeko Kanalan leku estrategikoan dago.
Datu azkarrak Bertako izena, Geografia ...
Rathlin uhartea | |
---|---|
| |
Bertako izena | Rathlin Island/Reachlainn |
Geografia | |
Kokapena | Antrimeko konderria Irlanda |
Politika | |
Herrialdea | Ipar Irlanda Erresuma Batua |
Gizartea | |
Biztanleria | 75 biz. (2001) |
Talde etnikoak | Irlandarrak. |
Info gehiago | Webgunea: http://www.rathlincommunity.org/ |
Itxi
Uharte honetara iristeko modurik egokiena, Antrimeko kostaldean dagoen Ballycastle udalerriko portutik ateratzen diren itsasontzi batean joatea da.