René-Robert Cavelier de La Salle
From Wikipedia, the free encyclopedia
René-Robert Cavelier, La Salleko jauna, edo Robert de La Salle (Rouen, 1643ko azaroaren 21a - Huntsville, Louisiana, 1687ko martxoaren 19a) frantses esploratzailea izan zen. 1667. urtean Montrealen finkatu zen. Mississippi ibaia aurkitu (1673) eta ibaiaren bokalearen bila abiatu zen. Aintzira Handietako lurraldea gurutzatu ondoren, Mississippi ibaitik jaitsi zen Mexikoko golkoraino (1681-1682), eta lurralde osoaren jabe egin zen Frantziako koroaren izenean (Louisiana izena eman zion). Frantzian aldi batez egon ondoren, 1684an itzuli zen Amerikara Mexikoko golkoko kostaldeak konkistatzeko asmoz, baina hil egin zuten.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
René-Robert Cavelier de La Salle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rouen, 1643ko azaroaren 21a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Texas, 1687ko martxoaren 19a (43 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pierre-Corneille lizeoa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, bidaiaria eta ikertzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Itxi