Rick and Morty
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rick y Morty nagusientzako animaziozko telesail estatubatuar bat da, Justin Roiland eta Dan Harmonek sortuta, Adult Swim telebista kanalerako. Serieak, Rick zientifikoaren eta bere biloba Mortyren abenturak jarraitzen ditu, bidaia espazial intergalaktikoak galaxia eta planeta desberdinetan zehar hain zuzen ere. Roiland-ek jartzen die ahotsa bi protagonistei, Chris Parnell, Spencer Grammer eta Sara Chalkeren ahotsekin batera.
Rick and Morty | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Justin Roiland (en) eta Dan Harmon |
Izenburua | Rick and Morty |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 7 |
Atalak | 71 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | animated sitcom (en) , zientzia-fikzioa, adult animation (en) , Tragikomedia, abenturazko telesaila eta Umore beltza |
Iraupena | 22 minutu |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Dan Harmon Justin Roiland (en) |
Konpainia ekoizlea | Williams Street (en) |
Ekoizle eragilea | Dan Harmon Justin Roiland (en) James Fino (en) Joe Russo (en) |
Garatzailea | Justin Roiland (en) eta Dan Harmon |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Adult Swim (en) |
Hasiera-data | 2013ko abenduaren 2a |
Fikzioa | |
Argumentu nagusia | familia disfuntzionala, zientzia-fikzioa eta unibertso paraleloa |
Historia | |
Jasotako sariak | |
adultswim.com… | |
|
Telesailaren jatorria Roiland-ek Channel 101 zinema festibalerako animatu zuen “Doc and Marthi” deituriko laburmetraia batean aurkitzen da. Animazioa, “Back to the future” pelikularen pertsonaia nagusien inguruko parodia bat izan zen. NBC telebistak Harmon kanporatu zuen “Community” seriearen arduradunekin izan zituen eztabaidengatik. Orduan bera eta Roiland batu eta serie hau sortzea erabaki zuten. Telesaila unibertsalki txalotua izan da bere originalitatea, kreatibitatea eta umorearengatik.