Robert Gallo
ikertzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Robert Charles Gallo (Waterbury, Connecticut, 1937ko martxoaren 23a-) AEBetako ikertzaile biomedikoa da. Batez ere GIBaren aurkikuntzagatik da ezaguna, HIESaren eragilea dena, nahiz eta aurkikuntza honetan izan zuen partaidetza nahiko zalantzagarria izan. Bere jarduna oso garrantzitsua izan da ondorengo urteetan ikerkuntzaren arloan.
Robert Gallo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Waterbury (Connecticut), 1937ko martxoaren 23a (87 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Providence College (en) Boston College Chicagoko Unibertsitatea Thomas Jefferson University (en) Pritzker School of Medicine (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | birologoa, onkologoa, medikua, immunologoa, biokimikaria, infectious disease physician (en) eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | National Cancer Institute (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Real Academia Nacional de Medicina de España (en) |
Italiar etorkinen semea delarik, Biologia ikasi ondoren Chicagoko unibertsitatean espezialitate medikoa burutu zuen, hasieran minbiziaren arloan ibiliz.
Gaur egun, Baltimoreko (Maryland) Giza Birologiaren Institutuaren zuzendaria da, 1996an sortu zuena Robert R. Redfield eta William A. Blattner lankideekin batera, eta 2005ean Profectus BioSciences izeneko zentroa sortu zuen, giza birusek sortutako gaixotasunen ondorioak gutxitzeko asmoarekin, GIBa barne.
Polemika piztu zen GIBaren aurkikuntza dela-eta Luc Montagnier frantziarrarekin 1980ko hamarkada horretan.