Ron Rivest
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ronald Linn Rivest (Schenectady, New York, 1947ko maiatzaren 6a) kriptografo eta informatika zientzialaria da. Bere lanak algoritmo, konbinatoria, kriptografia, makinen ikaskuntza eta hauteskunde-osotasunaren alorrak landu ditu. Massachusetts Institute of Technologyn (MIT) irakaslea da, eta bertako Elektronika Ingenieritza eta Informatika departamentuko kide bat da, baita Informatika eta Adimen Artifizialeko Laborategiaren partaide ere.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Ron Rivest | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Schenectady (New York), 1947ko maiatzaren 6a (77 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Niskayuna High School (en) Yale Unibertsitatea Timothy Dwight College (en) |
Tesi zuzendaria | Robert W. Floyd (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Avrim Blum (en) Robert Schapire (en) Alan Sherman (en) Sally Goldman (en) Mona Singh (en) Ben-Zion Chor (en) Burt Kaliski (en) Anna Lysyanskaya (en) Susan Hohenberger (en) Andrew Sutherland (en) Margrit Betke (en) Paul Joseph Bayer (en) Zulfikar Amin Ramzan (en) Stephen Wayne Boyack (en) Andrea Suzanne LaPaugh (en) Kevin Edward Fu (en) Robert Hal Sloan (en) Javed Alexander Aslam (en) Donna Karen Slonim (en) Igal Galperin (en) Victor V. Boyko (en) Jonathan Herzog (en) Alan Edward Baratz (en) Errol Lynn Lloyd (en) Stephen Weis (en) Ben Adida (en) Emily Huei-Yi Shen (en) Ron Pinter (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, cryptologist (en) , informatikaria, unibertsitateko irakaslea, information professional (en) eta zientzialaria |
Enplegatzailea(k) | Massachusetts Institute of Technology |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ingeniaritzako Akademia Nazionala Association for Computing Machinery Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
people.csail.mit.edu… |
Itxi
Adi Shamir eta Len Adlemanekin batera, Rivest RSA algoritmoaren asmatzaileetako bat da. RC2, RC4 eta RC5 giltza simetrikoko enkriptazio algoritmoen asmatzailea eta RC6ren ko-asmatzailea da. (RC "Rivest Cipher" esan nahi du). MD2, MD4, MD5 eta MD6 funtzio kriptografikoak ere asmatu zituen.