Rosselló
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rosselló (Roussillon, frantsesez) Ipar Kataluniako eskualdea da, eta Frantzian dago. Hiri nagusia eta hiriburua Perpinyà da. Alt Empordà, Vallespir eta Conflent eskualdeekin eta Okzitaniarekin egiten du muga.
- Artikulu hau Rossello Ipar Kataluniako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rossello (argipena)».
Rosselló eta Ipar Kataluniako beste eskualdeak XVII. mendean banandu ziren Kataluniatik, Segadorsen Gudua eta Pirinioetako Itunaren ondorioz. Hala, Katalunia Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geratu zen.