Sarygamyş
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sarygamyş edo Sariqamish aintzira[1] (turkmeneraz: Sarygamyş köli; uzbekeraz: Sariqamish ko‘li; errusieraz: Сарыкамы́шское озеро), iparraldeko Turkmenistango aintzira da, Kaspiar eta Aral itsasoen erdigunean dagoena, Ustiurt ordokian. Ipar-mendebaldeko laurdena Uzbekistangoa da, bestea Turkmenistangoa izanik.
Datu azkarrak Sarygamyş aintzira, Datu orokorrak ...
Sarygamyş aintzira Sarygamyş köli | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 5 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 89 km |
Zabalera | 69 km |
Azalera | 3.955 km² |
Sakonera | 40 m |
Bolumena | 12 km³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°00′N 57°20′E |
Honen parte da | Turkmenistan–Uzbekistan border (en) |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | baliorik ez |
Itxi
XVII. mendera arte Uzboy ibaia zuen hustubidea, baina egun ibaia agorturik dago[2]. Bere ur gehiena Amu Daria ibaiaren alboko kanal batetik dator, eta noizbehinka dauden irrigazio soberakinetatik. Lakua, beraz, oso kutsatuta dago, erabiltzen diren pestizida eta bestelako produktu kimikoen ondorioz.