Hari-laukote
Hari-laukoterako egindako konposizioa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hari laukote edo soka laukote bat lau harizko musika-tresnek osatutako instrumentu multzo bat da, normalean bi biolinez, biola batez eta biolontxelo batez osatua dagoena. Hari laukotea ganbera musikaren forma garrantzitsuenetarikotzat hartzen da, XVIII. mendetik aurrera entzute handiko konpositore gehienek formazio honetarako lanak idatzi zituztela kontuan izanda.
Instrumentu multzo honentzat idatzitako lanak mota askotarikoak izan daitezen arren, hari kuarteto baten egitura klasikoa sinfoniarenaren antzekoa da.