Telesforo Monzón
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Telesforo Monzón Ortiz de Urruela (Olaso dorrea, Bergara, Gipuzkoa, 1904ko abenduaren 1a - Baiona, Lapurdi, 1981eko martxoaren 9a) euskal idazlea eta politikari nazionalista izan zen.
Datu azkarrak Eusko Legebiltzarkidea, Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua ...
Itxi
Bigarren Errepublikaren garaian Eusko Jaurlaritzako kidea izan zen, buruzagi jelkide gisa. Gerra Zibila galdu ondoren, erbestera ihes egin beharra izan zuen. 40 urtez Ipar Euskal Herrian bizi izan zen; aldi hartan aldaketa ideologiko sakona izan zuen, eta Hego Euskal Herrira itzuli zenean Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen.