Tragedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tragedia antzerkiaren generoa da, Antzinako Greziatik datorrena. Halaber, literatura eta zinemaren generoa ere bada.
- Artikulu hau antzerki generoari buruzkoa da; gertakizun latza gaitzat duena beste hau da: «Zorigaitz»
Tragediak gai goibel edo latzez dihardu eta halabeharrez dohakabeki amaitzen da. Estilo dotore eta arranditsua erabiltzen duen antzezlana da, pertsonaia nagusia heroi bat duena, halabeharrak bultzatuta, gertaera ikaragarri eta penagarriak jasaten dituena. Tragediaren amaieran, heroiak aldatu ezin duen patua betetzen da, heriotza gehienetan.