Turbina hidraulikoen errendimendua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Turbina hidrauliko batek altuera aldaketa bortitza izaten duen jariakin baten energia potentziala energia errotazionala bihurtzen du, ondoren energia hau beste zereginetan erabiltzeko; elektrizitatearen sorkuntza batez ere. Jariakina edozein izan daiteke baino normalean ura izaten da. Hala izanda turbina hidraulikoek energia hidroelektrikoarekin erlazionatuak izan ohi dira.
Turbina baten errendimendua, edo eraginkortasuna, turbina horrek sortutako energiaren eta eskura dagoen energiaren arteko zatidura da. Makina guztietan gertatzen den bezala, turbinen funtzionamenduan energia-galerak eta ezegonkortasun fenomenoak gertatzen dira, eta horiek ekipo osoaren errendimendua baldintzatzen dute.