Turbokonpresore
Gurpil baten bidez gasari gero presio bilakatuko den energia zinetikoa ematen dion turbomakina. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Turbokonpresorea edo turboa motor baten zilindroetan erregai eta aire gehiago sartzeko erabiltzen den elementu mekanikoa da. Sistema hau, barne-errekuntzako motorretan erabiltzen da, bereziki diesel motorretan. Honen helburua motorraren efizientzia eta honek sortzen duen indarra (ingelesez: poweroutput) handitzea da. Hobekuntza hau motor birakorretan gertatzen da. Turbokonpresorearen turbinak, atmosferaren presioarekin bakarrik lan egiten duten motorrek baino aire gehiago bortxa dezake errekuntza ganberan, era honetan, airea erregai gehiagorekin nahastuz eta eztanda bortitzagoa lortuz.