Txikipedia:Amorru (gaixotasuna)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Amorrua edo errabia gaixotasun bat da, zehazki gaixotasun infekzioso bat, hau da, birus batek (Rhabdoviridae) eragiten duela, nerbio-sistema zentralari eraso egiten diona. Gaixotasun hau hozkada bat eginez edo listuaren bidez transmititzen da. Amorrua birus hilgarria da.
Birusa transmititzeko joera handiena duten animaliak herrialde garatuetan daude eta saguzarrak, koioteak, mapatxeak eta azeriak dira, besteak beste. Garatzen ari diren herrialdeetan berriz, joera handiena dutenak kalean bizi diren txakurrak dira.