Txikipedia:Arthur Conan Doyle
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arthur Conan Doyle mediku eta idazle britainiar bat izan zen, Sherlock Holmes pertsonaia sortzeagatik ezaguna. 1859an jaio zen Edinburgon, Eskozian, eta bertan ikasi zuen medikuntza. Unibertsitatean Joseph Bell ezagutu zuen, zeinak klaseak ematen zituen bertan. Bellek trebetasun berezi bat zuen: ezagutzen ez zituen eta inoiz ikusi ez zituen pertsonei begiratu, eta zer egin berri zuten jakin zezakeen. Haien lanbidea zein zen ere jakin zezakeen.
👶 Jaiotza 1859ko maiatzaren 22a Edinburgo |
💀 Heriotza 1930eko uztailaren 7a Windlesham Manor (en) eta Crowborough (en) |
🔨 Lanbidea mediku |
📷 Argazkiak ikusi |
Horrek hainbeste txunditu zuen idazlea, non bere pertsonaia ospetsuari, hau da, Sherlock Holmesi gaitasun hori eman zion. Doylek mediku kontsulta bat zuen, baina denbora librean istorioak idaztea gustatzen zitzaion. 28 urte zituela, 1887an, Sherlock Holmes pertsonaiaren lehen istorioa argitaratu zuen: Estudio eskarlata (euskaraz Igela argitaletxeak argitaratu zuen 2019an, Usoa Wyssenbach eta Xabier Olarrak itzulita). Esaten dutenez, Sherlock Holmesen lagunak, John Watson doktoreak, hain zuzen ere, Arthur Conan Doyleren antzeko bizitza izan zuen.