Txikipedia:Greziera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziera edo grekoa hizkuntza moderno bat da, gaur egun gehienbat Grezian eta Zipren hitz egiten dena; baina, horretaz gain, Antzinako Grezian hitz egiten zen hizkuntza zaharra da.
- Antzinako greziera beste leku askotan ere hitz egiten zen, antzinaroan. Gaur egun pertsona askok ikasten dute, antzinako greziera oso garrantzitsua delako historian eta kulturan: adibidez, egunero erabiltzen ditugun hitz askok antzinako grezieran dute jatorria.
Adibidez:
Aire ἀήρ hitzetik dator. Akrobata, ἄκρος (goi) hitzetik. Androide, ἀνδρός (gizaseme) hitzetik. Arkeologia, ἀρχαίος (zaharra) eta λόγος (hitza) hitzetatik. Demokrazia, δῆμος (herria) eta κρατέω (boterea) hitzetatik. Termometroa, θερμός (beroa) eta μέτρον (neurria) hitzetatik.
- Greziera modernoa gaur egungo Greziako hizkuntza da; Zipreko hegoaldean ere hitz egiten da. Bi herrialdeak batuz, greziera hamar milioi pertsonaren ama hizkuntza dela esan dezakegu. Eskola greziarretan, ikasleek antzinako greziera pixka bat ere ikasten dute, Antzinako Greziako obrak ulertu ahal izateko, baina gaur egungo greziarrentzat ere zaila da antzinako hizkuntza ulertzea.
Hirugarren forma bat badago antzinako grezieraren eta greziera modernoaren artean. Koine du izena. Hirugarren mota hori garrantzitsua da, hizkuntza horretan idatzi baitzen Itun Berria, Bibliako zati bat, kristauentzat bereziki garrantzitsua dena.