Txikipedia:Inportazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Inportazioa beste herrialdetatik sartzen diren ondasun eta zerbitzuekin lotuta dago. Honen helburua herrialdean bertan aurre ezin diren eskariei erantzuna ematea da; hau da, barne merkatuan ekoiztu ezin diren ondasun edo zerbitzuak beste herrialde batzuetan erostea. Hau produktu edo ondasun zehatz bat ekoizteko trebetasun edo baliabide faltagatik eman daiteke.