Txikipedia:Masailezur
From Wikipedia, the free encyclopedia
Masailezurrak (matrailezur, matelezur edo barailak) buruaren beheko aldean, ahoan, kokaturik dauden hezurrak dira, hortz-haginak dituztenak, hain zuzen. Gizakion matrailezurrak bi dira: gaineko matrailezurra eta beheko matrailezurra; biak artikulatuta daude, hau da, giltzadura baten bidez lotuta, loki-hezurren aldean; horri esker, beheko matrailezurra gora eta behera mugi daiteke, mastekatu ahal izateko. Beheko matrailezurra bakarrik mugi daiteke.