Txikipedia:Mississippi (ibaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mississippi ibaiak, Estatu Batuetako iparraldea eta hegoaldea zeharkatzen ditu. Bihurgune edo meandro ugari dituen ibaia da.
Mississipi ibaiak 3.238.000 km²ko azalera du eta Mendi Harritsuen eta Apalatxe mendien artean dagoen Estatu Batuetako erdialdeko Zabaldi handiak hartzen ditu. Ibai ertzeko hiri handienak Minneapolis eta Saint Paul, Saint Louis , Memphis eta New Orleans dira. Mississipi ibaian 80.000 hispano(herri) daude. Bertan bainua hartzea ez dago debekatuta, baina oso arriskutsua da, izan ere, ur korronte handiak daude.