Txikipedia:Nancy Reagan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nancy Davis Reagan izen profesionaltzat duen Anne Frances Robbins estatubatuarra 1921eko uztailaren 6an jaio zen Manhattanen, New Yorken. Los Angelesetako Bel Air-en hil zen bihotz-gutxiegitasun batek jota, 2016ko martxoaren 6an: 95 urte zituela.
Nancy Davis, Ameriketan oso ezaguna izandako emakumea zen. Lehendabizi, Estatu Batuetako Ronald Reagan lehendakariaren 2. emaztea izan zen, beranduago, alargun gelditu arren. Ondorioz, Ronald presidente izan zen 8 urteetan zehar eta 1981tik 1989tara Estatu Batuetako lehen dama izan zen (herri batean, botere gehien duenaren, lehendakariaren, emaztea).
Nancyren gurasoak, Kenneth Seymour Robbins eta bere emaztea zen Edith Luckett aktorea, 1928 urtean banandu egin ziren, horren ondorioz, Nancy bere izeba batekin hazi eta hezi egin zen. Ordea, betidanik mantendu izan zuen harreman estua aitaordearekin; aitatzat hartzen zuen beti, Davis leialak Nancy adoptatu baitzuen gaztetan. Momentu hartan, Anne Francis Robbins legez, Nancy Davis bihurtu zen garai horretan.