Txikipedia:Saskibaloi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Saskibaloia kirol azkarra eta zirraragarria da, baloi bat erabiliz jokatzen dena. Bost jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen da, eta talde bakoitzak aurkako taldearen zelaian dagoen metalezko uztai batean baloia sartu behar du puntuak lortzeko. Uztaiari saskia ere deitzen zaio eta oso goi dago, altuera handian. Jaurtiketaren distantziaren arabera, taldeak bi edo hiru puntu lortzen ditu, eta helburua beste taldeak baino puntu gehiago lortzea da.
Saskibaloia XIX. mendean Estatu Batuetan sortu zen, baina beste herrialde askotan ezaguna da gaur egun. James Naismith izeneko gorputz-heziketako irakasle batek sortu zuen 1891n, ikasleek neguan estalpean jokatzeko kirol bat asmatzea eskatu ziotenean. Lehenengo partida muxika-saskiak erabiliz jokatu zen, eta hortik dator saskibaloi izena. Metalezko uztaia ez zen 1906. urtera arte asmatu.
Saskibaloia oso azkar egin zen ezaguna Estatu Batuetan, eta 1890eko hamarkada hasieran gizon eta emakume asko unibertsitate-mailan jokatzen hasi ziren. Estatu Batuetako lehen saskibaloi liga profesionala 1898an sortu zen. 1949an NBA sortu zen, gaur egun Amerikako Estatu Batuetako saskibaloi profesionaleko liga nagusia.
Estatu Batuetatik kanpo, berriz, kirol hau nahiko astiro zabaldu zen. Gizonezkoen saskibaloia 1936an iritsi zen Olinpiar Jokoetara,baina emakumezkoena, berriz, 1976an. Nazioarteko lehiaketei dagokienez, 1950ean hasi ziren gizonezkoentzat, eta 1953an emakumezkoentzat.