Txikipedia:Soinu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Soinua edo hotsa objektu baten bibrazioa gure belarrietara iristen denean nabaritzen dugun sentsazioa da. Hau da, objektu batek bibrazioak sortzen duenean beste objetu batekin, halako uhin batzuk sortzen dira (soinu-uhinak deitzen dira), harri bat uretara jaurtitzean gertatzen den bezala. Soinu-uhin horiek airearen bidez iristen dira belarrian dugun mintz sentibera batera (tinpanoa); tinpanoak barne-belarrira bideratzen du bibrazioa eta hortik burmuinera iristen da; burmuina da, azkenik, uhin horiek soinu bezala ulertzen dituena.
Soinua aztertzen duen zientzia akustika da.
Soinua eta zarata ez dira gauza bera. Gutako gehienontzat, zarata gogaitzen gaituen soinu bat da, baina hori oso subjektiboa da; mundu guztiari ez zaizkio gogaikarriak gertatzen soinu berberak. Baina akustikak bai azaltzen dun soinuaren eta zarataren arteko aldea:
- Soinu musikalak uhin erregular eta ordenatua sortzen du.
- Zaratak uhin irregular eta desordenatua sortzen du.