Valencia Club de Fútbol
From Wikipedia, the free encyclopedia
Valencia Club de Fútbol 1919an sortutako Valentziako (Espainia) futbol taldea da, Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen duena. 1919ko martxoaren 18an sortu zuten eta Espainiako lehen mailako ligan jokatzen du. Etxean jokatutako partiduak 55.000 ikusleentzako tokia duen Mestalla futbol zelaian jokatzen ditu.[1]
Valencia Club de Fútbol | |||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Datuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Mota | futbol-kluba eta kirol talde profesionala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduera | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Kide kopurua | 700 (2010) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Espainiako futbol ligako lehen maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Estadioa | Mestalla: Valentzia 39.47472°N 0.35833°W / 39.47472; -0.35833 (1923–) 50.000 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Agintea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehendakaria | Lay Hoon (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Rubén Baraja (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Egoitza nagusi | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Legezko forma | kirol-sozietate anonimo | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Peter Lim | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Zeren jabe | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1919ko martxoaren 18a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Koloreak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
webgune ofiziala |
Espainiako futbol ligako lehen mailako sailkapen historikoan, hirugarren postuan dago, Real Madril eta Bartzelona Futbol Kluba aurretik dituelarik. Titulu nazional gehienak dituztenen artean, bostgarrena da (14 txapelketa), Real Madril, Bartzelona Futbol Kluba, Bilboko Athletic Kluba eta Club Atlético de Madriden atzetik. Ligako 6 titulu bereganatu ditu, Espainiako futboleko 7 errege kopa dauzka eta Espainiako Superkopa bat ere badu.
Ez zaizkio falta Europako 6 txapelketa: UEFAko kopa bat, Feriako bi kopa, Europako Errekopa bat eta bi Europako Superkopa. Espainian, hirugarrena da garaipen gehien biltzen, beti Real Madril eta Bartzelona Futbol Klubaren atzetik.
116,8 milioi euroren sarrerek Espainiako hirugarren postuan kokatzen dute eta Europako 19.ean, hemen ere, Real Madril eta Bartzelona Futbol Klubaren atzetik.[2] 45.000 sozio ditu eta 800 talde jarraitzaile baino gehiago.