Valentín Uriona
txirrindulari bizkaitarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Valentín Urionabarrenetxea Lauziriga (Muxika, 1940ko abuztuaren 29a — Sabadell, 1967ko uztailaren 30a) euskal txirrindulari profesionala izan zen.
Datu azkarrak Informazio pertsonala, Izena ...
Informazio pertsonala | |
---|---|
Izena | Valentín Urionabarrenetxea Lauziriga |
Jaiotza data | 1940ko abuztuaren 29a |
Jaiotza herria | Muxika, Bizkaia |
Jaiotza herrialdea | Euskal Herria |
Heriotza data | 1967ko uztailaren 30a (26 urte) |
Heriotza herria | Sabadell, Bartzelona |
Heriotza herrialdea | Katalunia |
Kirol informazioa | |
Egungo taldea | hila |
Modalitatea | Errepidea |
Garaipen nagusiak | |
Dauphiné Libéré eta Milan-Turin |
Itxi
Bere palmaresean, 1964ko Milan-Turin eta Dauphiné Libéré bezalako garaipenak nabarmentzekoak dira. Espainiako Vueltako eta Kataluniako Voltako etapak ere irabazi zituen.
Hiru aldiz parte hartu zuen Frantziako Tourrean, bere emaitzarik onena, 1965ko 13. postua izan zelarik. Espainiako Vueltan, bere emaitzarik onenak 1964ko lortutako 7. postua eta 1966ko 6. postua izan ziren, horretaz gain 1966ko Vueltan hamar egunez jantzi zuen liderrarean maillota. 1963ko Kataluniako Voltan 4. izan zen.
1967ko Espainiako txapelketan parte hartzen ari zela, eroriko baten ondorioz hil zen.