Viking programa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Viking programa NASAk 1976an Martera bidalitako bi zundek osatzen dute, Viking 1 eta Viking 2. Zunda bakoitzak bi osagai nagusi zituen. Lehengo gailuak Martitze orbitatzen zuen bitartean planetari argazkiak egin zizkion, bigarrenak lurrartu eta azala aztertu zuen. Orbitatzen zegoen gailua errepikagailu lanak egiten zituen erabilgarria zen bitartean. Martitzen egin den misio garestiena eta handigurena izan da. Oso arrakastatsua izan zen eta 1990 hamarkadaraino euki genuen informazio gehiena eman zigun.
Viking programa Mariner 9-ren ondorengoa izan zen, 1971-an nahiko arrakasta izan zuen Martitzera jaurtitako sonda orbitala; Viking programa ekarri zituen ere Martitzera bidalitako lehenengo bi lurreratze misioak eta lehengo ikerlan biologikoa.
Viking I-a abuztuaren 20-an jaurti zen eta Viking II-a urte berdineko irailaren 9-an, biak Titan III-E kohetearen barruan. Martitzera ailegatzerakoan, sondako bi atalak banatu ziren eta lurreratze atala Martitzeko atmosferan sartu zen hautatutako lekuan leunki pausatuz.
Orbitadoreak jarraitzen zuten argazkiak ateratzen eta beste operazio zientifikoak burutzen, bitartean Viking Lander-ak (lurrartze Viking-ak) gainazalean tresna zientifikoak uzten zuten. Sonda (bi parteetaz osatuta) erregaiaz guztiz kargatua, 3.527kg-ko masa zuen.