Volos
From Wikipedia, the free encyclopedia
Volos (grezieraz: Βόλος) Greziako hiri bat da, eremu kontinentalean dagoena, Atenas hiriburutik 326 km inguru iparralderantz eta Tesalonikatik 215 km inguru hegoalderantz. Magnesiako unitate periferikoko hiriburua da.
Volos Βόλος | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Grezia |
Eskualde geografiko | [[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Tesalia |
Unitate periferikoa | Magnesia (unitate erregionala) |
Udalerria | Volos Municipality |
Izen ofiziala | Βόλος |
Jatorrizko izena | Βόλος |
Posta kodea | 38x |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°21′40″N 22°56′33″E |
Azalera | 27.68 km² |
Altuera | 7 m |
Mugakideak | Iolko |
Demografia | |
Biztanleria | 85.803 (2021) −243 (2011) |
Dentsitatea | 3.099,82 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 2421 |
Hiri senidetuak | Antofagasta, Batumi, Le Mans, Pleven, Rostov Don eta Smederevo |
dimosvolos.gr… |
Pagasesko golkoaren eremu sakonenean eraikita dago Volos, Pelion mendiaren (Zentauroen herrialdean) magalean. Greziako nekazaritza-eskualde aberatsena den Tesalonikaren itsasorako bidea Volostik da. Besteak beste, Volos Greziako itsas merkataritza-porturik handienetarikoa da, eta ferrien ontzi-zirkulazio handia ere badago, Skiathos, Skopelos eta Alonnisos uharteetara joan-etorriak egiten direnez. Hiriaren kanpoaldean industria-gunea dago.
Bestalde, Volosko konurbazioan 144.000 biztanle daude, eta udalerri hauek osatzen dute: Volos, Nea Ionia eta Yolcos udalerri nagusiek, eta hiri inguruko beste herri txikiagoek.
Hiriko ekonomia-jarduera nagusiak, lantegiak, merkataritza, zerbitzuak eta turismoa dira.