Wesendonck Lieder
From Wikipedia, the free encyclopedia
Wesendonck Lieder ("Wesendoncken abestiak") Richard Wagnerrek konposatutako abesti zikloa da. Die Walküre sortzen ari zen garai hartan. Hauxe eta Siegfried Idyll dira operatik landa sortu zituen obretatik egun oraindik taularatzen diren lanak.
Wesendonck Lieder | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Wesendonck-Lieder |
Ezaugarriak | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Richard Wagner |
Zikloa Mathilde Wesendoncken - Wagnerren nagusiaren emaztea - poemen musikatzea da. Wagner Zurichen egin zen Otto Wesendoncken ezagun, Saxoniatik ihesi heldu zen, Dresdeko 1849ko maiatzeko altsamenduan parte hartzua zuen. Aldi batez, Wagner eta bere andre Minna elkarrekin bizi izan ziren Babes-etxean (alemanez Asylum), Wesendonck lursaileko landetxean. Batzuetan Wagner eta Mathildek maitasun afera izan zutela ziurtatzen da; edozein kasutan, egoerak eta zoraldiak Die Walküreren lehen ekitaldiko intentsitatea sortzen lagundu zuten, horretan ari zen Wagner orduan, Tristan und Isolde-aren hastapenean ere bazen; zalantzarik gabe Mathilderen olerkien eragina ere badu lan horrek.
Olerkiek Wilhelm Müller-ren patosaren eta malenkoniaren eragina dute, XIX. mende hasieran Schubertek erabili zuen poetarena. Baina hizkuntza estilo erromantikoak garatutakoa baina tirabiratsuagoa eta intentsoagoa da.
Wagnerrek berak abestietako bi Tristan und Isoldarako zirriborro izendatu zituen, operan erabiliko zituen lehen ideia musikalak izan ziren. Träume-n bigarren ekitaldiko maitasun duetoaren zuztarrak entzun daitezke eta Im Traibhaus-en (azken konposaketa) hirugarren ekitaldiko preludioko musika dago. Tristanen estilo kromatiko-armonikoa bost kantetan dago eta horrek batzeko du zikloa.
Hasiera batean Wagnerrek emakume ahotsarentzat eta pianoarentzat soilik idatzi zituen abestiak, baina Träumeren bertsio orkestratua sortu zuen ganbara orkestra batek Mathilderen leihopean jo zezan bere urtebetetze egunean 1857ko abenduaren 23an. Ziklo gisa lehen aldiz Mainzen jo zuten 1862ko uztailaren 30ean Emakume ahotsarentzako bost kanta izenburuarekin. Batzuetan gizon ahotsaren abesten da Träume, gerra aurreko Lauritz Melchior-en bertsioan esaterako (HMVk errejistratua).
Orkestra handirako egokitzapena Wagner zuzentzen zuen Felix Mottl-ek burutu zuen. 1976an Hans Werner Henze konpositore alemanak ziklo guztiaren ganbararako bertsioa ekoiztu zuen.