William Alfred Fowler
From Wikipedia, the free encyclopedia
William Alfred "Willy" Fowler (Pittsburgh, Pennsylvania, 1911ko abuztuaren 9a - Los Angeles, 1995eko martxoaren 14a) estatubatuar fisikaria izan zen. 1936an, doktoregoa lortu zuen Kaliforniako Teknologia Institutuan. Gero eskolak eman zituen bertan, eta izarren arteko gertakariei buruzko ikerkuntza-lanen zuzendari izendatu zuten. Haren lanik garrantzitsuenak, Fred Hoyle eta Geoffrey eta Margaret Burbidge britainiar astronomoekin batera egina eta 1957an argitaratua, izarren barruko elementu kimikoen sintesi nuklearren prozesuak azaltzen ditu, zeinak baitira funtsezkoak unibertsoa eratu zuten prozesu kimikoak ezagutzeko, eta egungo astrofisikaren giltzarri nagusi bihurtu da. 1983an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Subrahmanyan Chandrasekhar astrofisikariarekin batera.
William Alfred Fowler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pittsburgh, 1911ko abuztuaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Pasadena, 1995eko martxoaren 14a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Teknologia Institutua Ohio Estatuko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Charles Christian Lauritsen (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Arthur B. McDonald Alvin V. Tollestrup (en) J. Richard Bond (en) Donald D. Clayton (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, fisikaria, unibertsitateko irakaslea, fisikari nuklearra eta astrofisikaria |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Teknologia Institutua |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia American Astronomical Society Fellow of the American Physical Society (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |