Xosé Humberto Baena
politikari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Xosé Humberto Baena (Vigo, 1950 – Hoyo de Manzanares, 1975eko irailaren 27a), Frente Revolucionario Antifascista y Patriota talde armatuaren kidea izan zen Francisco Francoren diktadura garaian. ETA erakunde armatuko Juan Paredes Manot (ezizenez, Txiki) eta Angel Otaegi kideak, FRAP erakunde armatuko José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz kideekin batera fusilatu zuten, guda-kontseilu batean epaitu ondoren. Fusilatzeak gizarte erreakzio eta protesta biziak eragin zituen Euskal Herrian, Espainian eta nazioartean. Baena Madrilgo Hoyo de Manzanares herrian hil zuten.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Xosé Humberto Baena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vigo, 1950 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Hoyo de Manzanares, 1975eko irailaren 27a (24/25 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Itxi