Zirkunferentzia zirkunskribatu
Poligono baten erpin guztiak ukituz hura inguratzen duen zirkunferentzia. Poligonoari, orduan, inskribatu esaten zaio. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Geometrian, poligono baten zirkunferentzia zirkunskribatua zirkunferentzia bat da, poligonoaren erpin guztiak ukituz inguratzen duena. Zirkunferentzia horren zentroa zirkunzentro deitzen da eta erradioa zirkunerradio.
Poligono inskribatuari poligono zikliko esaten zaio (batzuetan poligono ziklokide, erpinak ziklokideak direlako). Poligono sinple erregular guztiak, triangelu guztiak eta laukizuzen guztiak ziklikoak dira. Poligono ziklikoetan, zirkunzentroa poligonoaren aldeen erdibitzaileen ebaki-puntua da.