Zoofilia
Harreman sexualak animaliekin izateko joera edo zaletasuna / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zoofilia (zoon grekotik “animalia” eta philia “kidetasun”) , bestialismo , bestialitate edo baita zoosexualitatea ere erakarpen sexualean edo baita gizakia eta beste espezie baten arteko gauzatze sexualean datzan parafilia da. Kidetasun edo erakarpen sexual hau sentitzen duten pertsonek zoofilo, zoofiliko, zoosexualak edo xinpleki “zooak” izena hartzen dute.
Zehaztasun gehiagorekin, zoofilia erakarpen sexuala izango da eta bestialismo terminoa, aldiz, koitoa. Zoofilia, okasio askotan, beste animaliarenganako abusutzat jotzen da koitoa burutzean eta “naturaren kontrako krimen” edo “izugarrizko delitu”-tzat hartzen da.
Parafilia honen aldekoek adierazten dutenez, gizakiaren eta beste animalia baten arteko harremanak koitotik harago joan daitezke; animaliak beste animalia batzuekin edo gizakiarekin maitasun-harreman iraungarri bat mantentzeko gai direla diote, hau da, lotura bat sor daitekeela animaliaren eta gizakiaren artean.