2015eko Munduko Errugbi Kopa
From Wikipedia, the free encyclopedia
2015eko Munduko Errugbi Kopa gizonezkoen 8. Munduko Errugbi Txapelketa izan zen. Ingalaterran eta Galesen jokatu zen, 2015eko irailaren 18tik urriaren 31ra. 20 taldek parte hartu zuten; lehenbiziko fasean bosna taldez osatutako lau multzotan lehiatu ondoren, multzo bakoitzeko aurreneko biak final-laurdenetara iragan ziren. Txapelketaren irabazlea Zeelanda Berria izan zen, Londresko Twickenham estadioan jokatutako partidan Australia 34 eta 17 mendean hartuta.[1]
Datu azkarrak Non jokatu zen, Datuak ...
2015 Rugby World Cup | |
Non jokatu zen | Ingalaterra Gales |
---|---|
Datuak | 2015eko irailaren 18tik urriaren 31ra |
Parte-hartzaileak | 20 (aurretik, 96ren artean sailkatuak) |
Ikusleak | 1.518.087 47.440 partidako |
Txapelduna | Zeelanda Berria |
Txapeldunordea | Australia |
Hirugarrena | Hegoafrika |
Laugarrena | Argentina |
Puntugile onena | Nicolás Sánchez (97 puntu) |
Entsegugile onena | Julian Savea (8 entsegu) |
Webgunea | www.rugbyworldcup.com |
Aurretik: 2011ko Munduko Errugbi Kopa Ondoren: 2019ko Munduko Errugbi Kopa |
Itxi