Al Farabi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Al Farabi (Abu Nasr Muhammad ibn Tarkhan ibn Uzalagh, Al Farabi deitua; Europan, Alfarabius) filosofo musulmana Turkiar izan zen (Farab, Turkestan, 872 - Damasko, 950). Bagdaden bizi izan zen. Ibn Sinaren irakaslea izan zen, eta Aristotelesen filosofia landu zuen, batez ere. Aristotelesen eta Platonen pentsamenduak bateratu nahi izan zituen (Platon eta Aristotele: bi jakintsuen dotrinak batera). Filosofia politikoari buruzko idatzi batzuk (Hiriaren gobernurako liburua; Platonen Legeak obrari buruzko iruzkinak), obra mistikoak eta musikari buruzko saiakera garrantzitsu bat utzi zituen. Besteak beste, "Kitab al Musiqi al Kabir" (Musikaren liburu handia) idatzi zuen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Al Farabi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Otrar (en) , 870 |
Herrialdea | Abbastar Kaliferria |
Lehen hizkuntza | turkiera |
Heriotza | Damasko, 950 (79/80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera persiera Sogdian (en) |
Irakaslea(k) | Abu Bishr Matta ibn Yunus (en) Yuhanna ibn Haylan (en) Muhammad ibn al-Sari ibn al-Sarraj (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, fisikaria eta musikaren teorikoa |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Aristoteles, Platon eta Plotino |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Itxi