Ar-Raqqa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ar-Raqqa edo Raqqa[1] (arabieraz: الرقة ar-Raqqah) Siriako iparraldeko hiri bat da, izen bereko eskualdeko hiriburua. Eufratesen iparraldeko ertzean dago. 2013tik 2017ra, Estatu Islamikoaren hiriburua izan zen de facto.[2] 2017ko ekainean Siriako Indar Demokratikoek (SDF, Syrian Democratic Forces), Herri Babeserako Unitateek (YPG) gidaturik eta Estatu Batuen laguntzarekin, hiria askatzeko gudua hasi zuten, eta urte horren urriaren 17an, hiri osoa haien kontrolpean zegoen, lau urteko okupazioari bukaera emanda.
Datu azkarrak Ar-Raqqaالرّقّة الرقة, Administrazioa ...
Ar-Raqqa الرّقّة الرقة | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Siria |
Probintzia | Ar-Raqqa eskualdea |
Izen ofiziala | الرّقّة |
Jatorrizko izena | الرّقّة |
Posta kodea | C5710 |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°57′N 39°01′E |
Azalera | 1.962 km² |
Altuera | 245 |
Demografia | |
Biztanleria | 299.824 (2019) |
Metropolia | 338.773 |
Dentsitatea | 152,82 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | K. a. 244-242 |
Telefono aurrizkia | 22 |
Ordu eremua | UTC+02:00 |
http://www.esyria.sy/eraqqa/ |
Itxi