Arrazoi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrazoi deritzo gizakiak pentsatzeko, hausnarketaren bidez ondorioak ateratzeko, eta egoera edota gauza desberdinen inguruko judizioak egiteko duen ahalmenari.
- Artikulu hau gizakiaren ahalmenari buruzkoa da; gertaeren arteko erlazioa gaitzat duena beste hau da: «Kausalitate»
Erabiltzen den testuinguruaren arabera esanahi desberdinak izan ditzake. Alde batetik, arrazoia da pertsona batek zerbait frogatzeko edo beste pertsona bat konbentzitzeko erabiltzen duen argumentua. Bestalde, arrazoia deritzo pertsona, gauza edota gertaera baten kausa edo jatorriari.
Etimologiaren aldetik, “arrazoi” hitza latinezko ratio hitzetik dator, zeinak “kalkulu, arrazoi edo arrazoiketa” adierazten duen. [1]